XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epaimahikideek Administrazio Prozeduraren Legearen 21. atalean adierazitako kasuetan prozeduran aritzeari utzi behar izango diote eta deialdia egiten duen agintaritzari horren berri eman.

Nolanahi ere, lehiatzaileek ezetza eman ahal izango diete kide horiei Administrazio Prozeduraren 1958ko uztailaren 17ko Legearen 20. atalean xedatutakoaren arabera.

Epaimahaia ezin izango da osatu ez eta aritu ere baldin eta kideen erdia gutxienez, berenezko ala ordezkoak bereizi gabe, agertzen ez bada.

Epaimahaiko kide guztiek izango dute hizpidea eta botoa emateko eskubidea, idazkariak izan ezik, honek ezin izango bait du botorik eman.

Epaimahaiaren erabakiak agertutakoen boto-kopururik haundienari jarraituz hartuko dira, eta berdinketa gertatuz gero, Epaimahaiburuarenak erabakiko du.

Epaimahaiak, nahi izanez gero, aholkulariak eraman ahal izango ditu aukeratze prozesuaren saioaldi batzutarako edo guztietarako, eta hauek beren teknikazko berarizkotasunetan aritzea baino ez dute izango eginkizun.

Euskararen maila adierazteko frogari dagokion Epaimahaikideak horretarako baino ez dira izango besterik ezarritakoa salbu.

6. - Aukeraketa prozesua. -

Eraskinean aukeratze prozesurako ezartzen den sistemaren bidez egingo da lehiatzaileen aukeraketa.

Oposaketaren saioaldi bakoitzeko kalifikazioak, Epaimahaiko kideek emandako puntuak batu, bertan dauden zenbakiarekin zatitu eta ematen duen emaitza izango da bakoitzaren behin betiko kalifikazioa.

Behin betiko sailkapena hurrenkera oposaketa aldian lortutako puntuen batuketa eginda aterako da (saioaldi bakoitzean lortutako puntuen batuketa) eta, lehiaketan (merezimendu bakoitzaren batuketa) hala balegokio.

7. Aukeratze prozesua hasteko eta egiteko era. -

Oposaketaren lehenengo saioa hasteko tokia eta eguna Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratuko da, aukeratze prozesuan eskuhartzeko onartu eta baztertutakoen zerrenda onartzen duen erabakiarekin batera.

Lehiatzaileek jarduteko hurrenkera Administrazio Publikorako Estatuko Idazkaritzak egin dezan zozketaren arauerako izango da, 2.223/1984 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Lehiatzailei deialdi bakarra egingo zaie saio bakoitzeko.

Baldin eta lehiatzaile bat edozein saiotan dagokion txandan deitzen zaionean agertzen ez bada, saio horretan eta hurrengoetan eskuhartzeko eskubidea galduko du berez eta besterik gabe eta, horren ondorioz, aukeratze prozesutik kanpo geldituko da.

Hala ere, besterik ezinean gertatzen baldin bada, Epaimahaiak askatasun osoz onartu ahal izango du berriz ere lehiatzailea, beti ere ez agertzeko zioa behar bezala zuritu ondoren.